Albisteak

 

Eguerdian, Danborrada, Zaldupetik Itsasaurrera, Hondar Ahua guraso elkarteak antolatuta. Amaieran, ederra dakazu txapi!! Txapak egiteko aukera Alameda inguruan.

Ederra dakazu txapi!: txapak egiteko aukera izango dugu Txirrimorraski taldeko kideen laguntzarekin. Euskara eguneko danborrada amaitu eta gero, Alamedan egon da jaima bat, eguerdi ostean, eta iluntzean, alde zaharrean. Txapak eginez euskararen erabilera nahi den eran zabaldtzeko aukera egongo da eta gero paparrean ibili:

image005

Iluntzean, 19:00etatik aurrera, alde zaharrean, Euskara eguneko bideo berria izango da ikusgai. Eta egunero, hilaren 11 arte, Alameda aurreko bulegoetan. Aurtengoa: euskerin enbajadorik

Munduan zehar dabiltzan ondarrutarrak dira protagonista, “euskerin enbajadorik”. Herritik kanpo dabiltza, baina euskaraz jo ta su, ondarroako herri hizkera zabaltzen munduko txokoetan barrena. Ez galdu aukera bideoa ikusteko.

Eta herriko tabernetan egun osoan zehar ahuakemonala. Tabernetan eta kalean, pintxoak ahoan eta euskara mingainean: Herriko tabernariekin laguntzarekin, pintxoetan jartzeko txartelak banatuko dira,  bakoitzean esaera bat ageri da jan-edanarekin lotuta. Aitzaki bat herriko gutiziak eta euskara ahotik ahora erabiltzeko. Txo! dan-dana txuplilla baik!