Albisteak

 

Uztailaren 27an Ondarroako gazteek Ispaster eta Etxebarriko jaietara joateko aukera izango dute Gababus zerbitzuari esker. Gababusa Lea-Artibaiko Amankomunazgoak, Lea Ibarrako Amankomunazgoa eta Bizkaiko Diputazioarekin batera martxan jarritako proiektua da, eskualdeko gazteek modu seguruan bidaiatu ahal izateko.

Ispasterrera joateko:
 21:30 Ondarroako autobus geltokian.
 Itzulera:
 Ispastertik GABABUSa 02:00etan, 04:00etan eta 05:30ean.

Etxebarriara Joateko:
 GABABUS zerbitzua, 21:30 Ondarroako autobus geltokian.
 Itzulera:
 Etxebarritik GABABUSa 02:00etan, 04:00etan eta 05:30ean.

Joan/etorria 3 € izango da.
Autobusean ezin da ez janaririk ez edaririk eraman.
Ordutegi bakoitzean, dagokion tiketa eraman behar da.
Tiketak, uztailaren 26a, eguerdiko 13:00ak baino arinago erosi beharko dira udaletxean.