Albisteak

 
2014an hondakinak batzeko kontratua amaitzen da, eta zerbitzu berri bat ipini behar da martxan. Hori dela eta, Mankomunitateak ikerketa bat egin zuen, etorkizunerako zelako alternatibak dauzkagun aztertzeko.
Txosten horrekin parte hartzeko prozesu bat egin zuen udalak herritarrekin udazkenean. Orain, herriko taldeekin batzen dabil.
Hurrengo batzarrak hauek izango dira:
Urtarrilak 21 – Udaletxean – 19:00 – Kultur taldeak
Urtarrilak 22 – Etxelilan – 19:00 - Bardintasuna lantzen duten taldeak
(Batzar hauetara interesa daukan beste edonor be etorri ahal da. Hurrengo asteetan batzar gehiago egongo dira)
Gaur egun herrian daukagun egoera ez da ona: %25 birziklatzen dugu bakarrik, eta beste guztia erretzera bidaltzen dugu Alonsotegira. Ingurumena kaltetzen dugu eta ekonomikoki ere galera handia da. Zaborren arazoa denona da, eta denon artean topa behar diogu irtenbidea.