Albisteak

 

Aurten hondakinak eta zamarrak batzeko kontratua amaitzen da. Hori dela eta, Mankomunitateak ikerketa bat agindu zuen, gaur egungo egoera zein den aztertu eta etorkizunerako alternatibak ezagutzeko.

Udalak txosten horren inguruan eztabaidatzeko batzarrak egin zituen herritarrekin udazkenean. Eta orain herriko taldeekin batzen dabil, ematen ari den pausoak azaldu eta iritziak eta proposamenak jasotzeko.

Hauek izango dira taldeekin egingo diren azken batzarrak.

Ongizate taldeak - Urtarrilaren 31an (barikua), arratsaldeko 18:00retan, udaletxean
Kirol taldeak - Otsailaren 3an (astelehena), arratsaldeko 19:00etan, udaletxean

Batzar horietara interesa daukan beste edozein herritar ere joan daiteke.

Batzarretara agertu ezin izan duten herriko taldeei eta herritarrei beste ordu eta egun batzuetan batzeko aukera eskaini nahi die udalak, eurei egokien etortzen zaien datorren asteko edozein ordu eta egunetan. Horretarako, helbide honetara idatzi behar dute:  komunikazioa@ondarroakoudala.net

Txostenaren laburpena hemen irakur daiteke: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Udala/Antolaketa/Ingurumena_aktak_hondakinak/ONDARROA%20AURKEZPENA.pdf