Albisteak

 

III. Ipuin-rallya egin zen atzo Ondarroan, herriko ikastetxeetan.

Ondarroako 300 ikasleek hartu zuten parte Ipuin-rallyaren III. edizioan. Ondarroako Udal euskara sailak antolatzen du ekimena Augustin Zubikarai lehiaketaren baitan. Eta ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntza 5. eta 6. mailako ikasle guztiek eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 150 ikaslek hartu zuten parte.

Rallyaren zeregina hauxe zen: Ipuin bat idatzi behar zuten denek 2 orduko denboran; aurretik, bertsolariek gaia izan ohi duten bezala, esaldi bat izan zuten derrigor ipuinean erabili beharrekoa.

Eta ipuina sortu eta gero, Xabi Larrearen Up! emanaldiaz gozatu zuten gazteenek eta Oskar Estanga bertsolariaren “Errimatuz garenera arrimatuz” hip-hopa emankizunaz gainerakoek.

Lehiaketako epaimahaiak, Ana urkiza eta Leire Bilbao idazleek, erabakiko ditu sariak urriaren amaiera orduko. Sari-banaketa urriaren 30ean egingo da Kofradia Zaharrean, 18:00etan, Literatur Amuak egitarauaren hasierako emanaldia izango da-eta.

Ipuin rally Ipuin rally texto alternativo  texto alternativo