Albisteak

 
Kafeatze pasealekuan dauden kotxeak astelehen gauerako kendu beharko dira, asteartean saneamendurako lanak hasiko dituztelako bertan. Ondarroako zumardiko ekaitzetarako andela eta ponpategia egokitu eta ekipatzeko proiektua martxan jarriko dute Bizkaiko Foru Aldundia eta Bizkaiko Ur Partzuergoak. Hori dela eta, lau hilabete inguruko epean ezin izango da Kafeko pasealekuaren atzean kotxerik laga.