Albisteak

 

Murghia, Hayat Erguibi eta Nguia El Hawasi saharar herriaren eskubideen aldeko ekintzaileak gurean izan ziren beraien esperientzia eta bizipenak kontatzen.

Mendebaldeko Saharako gatazkaren oinarria deskolonizazio prozesu amaitu gabean datza. 40 urtez, Saharar herriaren eskubide zibil eta politikoak urratzen ari dira etengabe. Ondarroako udalak urteak daramatza Saharar borrokarekin elkartasun sarean. Eta guk, saharar emakumeekin bat egiten jarraituko dugu. Aurrera begirako erronka, emakume edo bestelako talden kompromezua batzean datza. Eta emakume Saharauien eskubideen defentsa, gure elkartasun agenden parte izatea. Saharar herria jasaten ari den guztia salatu eta erresistentzia baketsuaren bitartez beraien eskubideen defentsan egiten ari diren lan guztia zabaldu nahi genuke.

Indarrez betetako mezu bat helarazi nahi izan digute euskaldunoi: http://www.youtube.com/watch?v=lA9CJrOkIAU
Beraiek esana bezala: “porque vivir pegado a la pared con miedo, no es vida” …

Sahara Hurra!!! Sahara aske!!!

*Norbaitek gaiarekiko interesa baldin badu Etxelilan lantzen jarraituko dugu elkartasunezko bide hau. Sahararren memoria historikoa biltzeko saiakera liburu hau gomendatu digute: MARTIN C. eta ; GONZALEZ, E. (2012) El Oasis de la Memoria: Memoria Histórica y Violaciones de Derechos en el Sáhara Occidental. Bilbo, Hegoa.