Albisteak

 

Irailak 23, atsaldeko 7retan kofradi zaharrean, gainezka jenderen partaidetza egon zan, "dementziekin bizi" izeneko mahai inguru honeri jarraipena egiteko.
100 pertsonatik gora lagun batu ginen bertan eta lokal osoa topera beteta egon zen!!
Koldo Aulestia, CEAFA eta AFAGIko lehendakaria moderatzaile lez.
Rakel Elu, Ongizateko Batzordeburua aurkezle moduan.
Idoia, Juan Mª eta Dioni familikideak testimonioa emoten egon ziren.

Mahaitik aparte, bertaratu zirenak: Marisa Ortigosa AFAGIko zuzendaria.
Olatz Iriarte AFAGIko psikologoa.
Alzheimer Ondarruk antolatua eta udalaren babesarekin bideratu zen.
Herritarrek, gaixotasun honen inguruan kezka handia daukagula argi geratu zen eta baita elkarrekin lana egiteko gogoa eta kemena daukagula.