Albisteak

 

Ondarroako Udalak ate aurrean jasoko dizkie etxeko jateko hondakinak nahi duten herritarrei, astean hiru bider, eta goizez. Jasotako hondakin horiekin konposta egingo da, eta ongarri hori udala Larruskainen landatzen ari den baso autoktonoan erabiliko da. Horrela, lurrak emandakoa lurrari bueltatuko zaio.

Apuntatu nahi duenak bide hauek erabili behar ditu: 946833674 edo idazkaritza@ondarroakoudala.net

Informazio gehiago nahi duenarentzako, eta prentsa aurrean proiektua aurkezteko: Azaroak 24 astelehena 19:00 Kofradia Zaharrean.

Hondakin organikoak egunero sortzen ditugun hondakinen erdia dira. Gaur egun, zamarretara botatzen dira hondakin organiko gehienak, eta horrek kalte ekologiko eta ekonomiko handiak ekartzen ditu.

Etxeetan material organikoa ondo banatzen bada, ostera, konposta egin daiteke, eta ongarri hori lurrak aberasteko erabil daiteke.

Garbi jokatu hondakinekin!