Albisteak

 

Ondarroako Udalak Nanoipuin Lehiaketako II.edizioa antolatu du udazkeneko LITERATUR AMUAK egitarauaren barruan.
140 karaktereko ipuinak aurkez daitezke eta pertsona bakoitzak, gehienez, nanoipuin bi aurkez ditzake.
Hiru sari emango dira: Lehenengo saria: 400,00 €, bigarren saria: 200,00 € eta hirugarren saria: 100,00 €
EPEA:   2013ko  urriaren 25a arte.
NOLA PARTE HARTU?
Ondarroako Udaleko posta elektroniko honetara bidaliko dira nanoipuinak: mrey@ondarroakoudala.net. Ezizen batez sinatu eta bidali zure nanoipuina eta zure datu pertsonalak: izen-abizenak, NAN zenbakia eta telefono-zenbakia.

Informazio gehiago:                            Ondarroako Udal Euskara sailean 946 833 668 
                                                           mrey@ondarroakoudala.net


Informazio gehiago (PDF 120KB)