Albisteak

 

Ondarroako udalak aldaketa bat egin behar izan du lehiaketa gutxieneko baldintzetan bideratu ahal izateko. Informatikako matxura tekniko bat dela eta, ezin ditu berreskuratu lehiaketa honetara aurkeztutako nanoipuin guztiak. Hori dela-eta jakinarazi nahi die nanoipuin lehiaketako V. edizioan pare hartu duten guztiei, aukera dutela berriro euren nanoipuina bidaltzeko. Astebeteko epea zabalduko da horretarako, hilaren 27 artekoa. Hartara, epe horren barruan jasotako nanoipuinak soilik bideratuko dira lehiaketara. Barkamena eskatu nahi die parte-hartzaileei matxura honek sortu dituen eragozpenengatik.

Azalpen gehiago nahi duenak Ondarroako Udal euskara sailera jotzea besterik ez dauka: 946833668 telefonoan edo posta bidez: mrey@ondarroakoudala.net