Albisteak

 

Ondarroako kaleak denon etxea dira!

Ondarroako Udalak txakurren jabeentzako kanpaina bat ipini du martxan, Zatozte elkartearen eta herriko hainbat dendaren laguntzarekin.

Kanpainaren helburua txakur jabeek euren animaliak lotuta ibili eta hauen gorotzak jasotzea da.

400 kartel banatuko dira dendarien eta herritarren artean. Eta eskuorri bat bidaliko zaie txakur jabeei. Nahi duten herritarrek, udal bulegoetan dituzte kartelak.

Informazio gehiago hemen:
http://udaleduki.ondarroa.eu/eu-ES/Orrialdeak/Zaindu.aspx