Albisteak

 

Dokumentala, Lea Artibai eskualdeko hainbat eragile eta herritarrek Ginekologi zerbitzu integral baten alde burututako ekintzatik abiatuz, eskaera horien borrokaren isla da.Buenos Aires Nazioarteko Libercine “Genero eta sexu aniztasun” Zinemaldian proiektatzeko aukeratua izan zen, "Panorama Documental" deritzoten atalean. Mundu guztiko dokumentalen artean aukeratuta, Arantza Ibarra ondarrutarraren lana, aurtengo maiatzaren 21ean ospatu zen zinemaldian ikusgai egon zen. Argentinan oso harrena ona izan du.

Zuzendaria: Arantza Ibarra
Antolatzaileak: 7 Emakume en movimiento elkartea eta Ondarroako Udala (Ondarroako Emakumeen Berdintasuna Kontseilua)
Testigantzak: Ainara Aramaio (Allarte Elkartea), Gotzone Elu (7 Emakume en movimiento taldea ), Amaia Cabero, Rakel Aspiazu (UXU Emakumeen taldea), MariKruz Lekunberri (Andrabanda taldea) Nahia Iparragirre eta Maite Alvarez (Mariziztrin taldea), eta Eukene Elodieta (Potxuak martxan taldea)

Berdintasuna Ondarroa vimeo kanalean ikusgai: https://vimeo.com/109614462
Argazki erakusketa urriaren 30era arte ikusgai Etxelilan.