Albisteak

 

Ondarroako Euskara Sailak 2014ko diru-laguntzak banatu ditu.
Elkarteek euskara sustatzeko antolatzen dituzten jarduerak diruz laguntzeko 10.000 € bideratu ditu Udalak eta banatu ditu 3 elkarte hauen artean:

Ahotsak elkarteak diru-laguntza eskatu zuen grabazioak egiteko eta datu-basean jasotzeko, ahozko testigantzak izango dira, ondarruarron adierazkortasuna jasota geratzeko proiektu batean. Proiektu honen helburu nagusia da, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea; hau da, gure herrietako jendea elkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea. 5 testigantza berri jasoko ditu elkarteak aurten.

Aek-k: Berbalaguna egitasmoa berriro ere martxan jarriko du. Egitasmoaren helburua da berba egiteko aukerak zabaltzea euskaltegietatik kanpo, lagunarteko giroan. Horretarako bilatuko dute euren borondatez denbora pixka bat emateko prest dauden ondarrutarrak euskara ikasten dabiltzanekin batera praktikatzeko. Interesa baduzu, jarri harremanaten AEK euskaltegiarekin 946134021 (Erribera kalea 9, 2.)

Egunsentia elkarteak aurkeztutako proiektuaren helburua da ikasle etorkinei euskara eskoletan behar duten errefortzua ematea


Eskatzailea                            Ekintza                                        Diru-laguntzaren zenbatekoa doitua

Euskaraz koop. Elk.               Berbalagun egitasmoa                                    4.201,68

Ahotsak.com EHko
Ahozko Ondarearen Elk         Ondarroako ahozko ondarearen                    2.352,94
                                               bilketa, katalogazioa eta hedapena

Egunsentia Koop. Elk.            Eskolaz kanpoko jarduerak:                            3.445,38
                                               euskara etorkinentzat

                                                                                                                    10.000,00