Albisteak

 
Herriko ikastetxeek urtean zehar Eskola Agenda 21 programan egindako lana erakutsi zuten udaletxeko pleno aretoan maiatzaren 29an, alkatearen aurrean.
 
Ikastetxeek kontsumo arduratsua landu dute azken bi ikasturteetan. Besteak beste, produktuen etiketak interpretatzen ikasi dute, sasoiko eta gertuko produktuak kontsumitzeak dituen onurak ezagutu dituzte, produktu batzuen atzean dagoen esplotazioa ikusi dute... Gutxiago eta hobeto kontsumitu eta berrerabili eta berziklatzeko konpromisoa ere hartu dute ikasleek.
 
Udalari ere konpromisoak eskatu zizkioten: plaza berdura konpontzeko, elikaduraren garrantziari buruzko kanpainak egiteko, behin eta barriro erabiltzeko boltsak banatzeko dendetan, oraindik errekara botatzen diren ur zikinak araztegira bideratzeko…
 
Udalak kurtsoan zehar eman dituen pausoak azaldu zituen. Plaza berduran konponketak egiten ari dira: komunak konpondu, argi berriak ipini… Aurten beste 5 familia apuntatu dira eskualdeko barazki ekologikoen kontsumo taldean. Konposta egiteko guneak ere ipiniko ditu laster. Eta txakurren kakak jasotzeko kanpaina bat ere lantzen dabil herriko dendariekin. 
 
Argazkia ikusi