Albisteak

 
Etxelilak urtarriletik apirilerako egitaraua osotu du. Aukeratutako gaia honako hau izan da: munduko emakumeekin elkartasun sareak sortzen. Horretarako hurrengo hiruhilabetean herrialde ezberdinetako emakumeen egoera eta bizipenak ezagutzeko aukera izango dugu. Palestinarekin hasiko gara, urtarrilean; otsailean Afrika beltzari buruzko solasaldia izango dugu Jeanne Rolande Dacougnarekin, senegaldarra, feminista eta Garaipen elkarteko kidearekin, eta martxoan,  Mendebaldeko Sahararen egoera ezagutuko dugu, harresiaren bi aldetako egoera , hain zuzen, eta horretarako: Mariam Hasenna, Hayat Erguibi eta N´guia El Hawasirekin arituko gara.
Erakusketak ere izango ditugu:
- “Sareak ehunduz” argazki erakusketa Ondarrun inauguratu da http://www.unrwaeuskadi.org/eu/berriak/123-sareak-ehunduz-argazki-erakusketaren-hasiera-ematea-ondarruko-etxelila-emakumin-topalekun
- “Lotsaren harresia: ahotsak martxan”, Mendebaldeko Sahararen gaineko erakusketa. Basauriko “Hemengo eta hango emakumeak” elkarteak 2009an errefuxiatuen kanpamentuetara eta “lotsaren harresira”egindako bidaiari buruzko argazki erakusketa
- Eta apirilean, “Ni emakume afrikarrakin bat, eta zu?” Aragazki erakusketa. PROYDE elkartearen erakusketa emakume afrikarrei buruzko errealitatearen isla: eguneroko bizitza, arlo pribatua, publikoa…
Etorri eta parte hartu!!
Gazte, heldu, bertako, kanpoko, emakume, gizon, langile ikasle….parte hartze librea eta doakoa, guztientzat!!!

Egitaraua ikusi (PDF 80KB)