Agenda

 

Maiatzaren 6 eta 7an (barikua eta zapatua), Etxelilan.

Ordutegia: barikuan 17:00etatik 21:00etara, eta zapatuan, 10:00etatik 14:00etara.

Irakaslea: Isa Castillo (Skolastika).

Gaiaz Ikastaro honetan XX. mende hasierako emakume australiarren sorkuntza izango dugu hizpide. Garai hartan, bi Mundu Gerrek astindu zuten egunerokoa, eta giro zurrunbilotsu hartan emakume australiarren ekarpenak oso garrantzitsuak izan ziren Australiako literaturan, eta gerora europar narraziogintzan ezagunak bilakatu ziren ahotsak gorpuztu ziren. Idazle horietariko batzuk gaur egun  gure artean ahots ezezagunagoak badira ere (Elizabeth Von Arnin, Miles Franklin ...) beste batzuk erreferente funtsezko bilakatu ziren, esaterako, Katherine Mansfield, Virginia Woolfek aurrekaritzat ere aipatu zuena.

Antolatzailea: Ondarroako Berdintasun Saila- Emakumeentzako Jabekuntza Eskola.

Haurtzaindegi zerbitzua: doan, aldez aurretik jakinarazi (Txirrimorraski taldearen eskutik).

*GOGORATU: Aldez aurretik matrikulatzea beharrezkoa da!