Agenda

 

Irakaslea: Setem Hego Haizea (GGKE, genero ikuspegia oinarri hartuta, ekoizpen, kontsumo eta finantza-eredu iraunkorragoak, bidezkoagoak eta arduratsuagoak helburu dutena).

Egutegia: Maiatzak 19 eta 20.

Ordutegia: Barikuan 17:00etatik 21:00etara, eta zapatuan, 10:00etatik 14:00etara.

Lekua: Etxelila.

Gaiaz: Ikastaroan bi arlo ezberdin landuko dira. Alde batetik, aztertuko dugu kontsumoak eta kapitalismoak nola areagotzen duten ohiko genero estereotipoen eraikuntza (iragarkiek, adibidez) eta beste alternatiba batzuei bidea zabalduko diegu: kapitalismoaren bidetik zein pertsonen aniztasunaren bidetik. Beste aldetik, etxeko produktuen, estetika elementuen eta bestelako arloetako kontsumoa ikertu ostean, kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailearen arloan ikuspegi feminista batetik lan egiteko bideak zabalduko dira. Zentzu horretan, pertsona fisikoek nahiz gizarte-erakundeek ikastaro honetan galdera eta erantzun lagungarri batzuk aurkituko dituzte, batetik, beren kontsumo-jokabide eta ohiturak analizatzeko, eta, bestetik, indarkeria matxistarik gabeko kontsumo eredu bat bultzatzeko jarraibideak izateko.

Aldez aurretik matrikulatzea beharrezkoa da.

Antolatzailea: Berdintasun Saila-Etxelila. Emakumeentzako Jabekuntza Eskola

Kartela (PDF 155KB)