Agenda

 

Jatorri eta kultura ezberdinen arteko elkar ezagutza, elkar aitortza eta elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, Ondarroako Udalak Aniztasun Plana osatu nahi du. Azaroa eta abendua bitartean, herritarren partaidetzarako lan saio ezberdinak antolatu dira hiru eremu ezberdinetan antolatuta: Hezkuntza, Kirola eta Kultura. Eta orain, jasotako emaitzen itzulketa egiteko partaidetza prozesuaren azken bilera ospatuko dugu.
Azken bilera honetan Ondarroako Aniztasun Planaren zirriborroa aurkeztuko da, ekarpenak jaso eta denon artean azken dokumentua osatzeko.

Eguna: Urtarrilak 27
Ordua: 18:00
Lekua: Kofradia zaharra