Agenda

 

Emakumeentzako Jabekuntza Eskola

Dinamizatzailea: Itziar Bastarrika Madinabeitia

Egun, irudiak gure esanahietan duen pisua zein den ikusita, beharrezkoa da emakumeok medio hau ere gureganatzea. Argazkiak adierazpenak egiteko erabiltzea edota espresiorako bide bezala erabiltzea izango da ikastaro honen helburuetako bat. Horretarako, argazkigintzaren tekniken oinarriak ikasteaz gain, kolektiboan lan eginez argazki lan bat egiten ahaleginduko gara.
Ez da beharrezkoa aurre ezagutzarik izatea. Beharrezkoa izango da parte hartzaile bakoitzak bere argazki kamera ekartzea (argazki kamerarik ez baduzu, lasai, mugikorrarekin ere posible izango da!)

 16 ordu. 4 orduko 4 saio
Egutegia: barikuetan, apirilak 22 eta 29, eta maiatzak 6 eta 13
Ordutegia: 17:00etatik 21:00etara
Matrikula: 10€
Izena emateko informazioa: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Zerbitzuak/Berdintasuna/Orrialdeak/Curso2015-2016.aspx