Data: Apirilak 21
Ordutegia: IRTEERA ONDARRUTIK; 14.40etako Bizkaibusean TOURRAREN IRTEERA BILBON; 17.00etan San Anton zubiaren hasieratik, Urazurrutia kaleko 2tik, irtengo gara Ibilbideak 2 orduko luzera izango dugu
BUELTA; Bizkaibusean, tourra bukatzean edota bakoitzak nahi duen orduan (22:10 azken busa)
Antolatzailea: Boga-Boga elkartea Irteerara apuntatzeko deitu: 645 645 717 telefonora
Gaiaz: Ordu biko iraupena izango duen ibilaldian Bilbo arkitektonikoa bisitatuko dugu gia batekin: San Anton zubia, Erriberako merkatua, Erriberako zubia, Mesedeetako zubia, Areatzako zubia,Udaletxeko zubia, Uribitarteko kaiak eta behinolako aduanaren eraikina. Toki horien historia ere ikasiko dugu, emakumeek hiriaren eraikuntzan egin dituzten ekarpenak, izan dituzten bizipenak eta eragina azpimarratuta. Jarduera honekin, emakumeen bizimodua agertu nahi da, zertan egiten zuten lan, zeintzuk ziren euren ohiturak eta egitekoak eta zer-nolako aldaketak ekarri zituen historian zehar gizonek egin izan dituzten lanak emakumeak egiten hasi izana XX. mendean.
Argibide gehiago (JPG 308KB)