Agenda

 

 
Etxea bueltan libre nahi dou sentiu, gure sexualidadi aske nahi dou bixi... eguerokotasunin eta jaxetan bebai! Baine zelan aurrea erun hau? Ba aurten herriko hainbat norbanako eta eragile danontzako jai askik eraikitxeko ahaleginin tailertxu txiki baten parte hartzea guz, animaten za zeu be?

Jaxetan gertaten dizen eraso sexistan erru ulertzeko, honek identifikaten jakitxeko eta kolektiboki kudeatzeko tailer labur bat: Ondarruko jaxetan be, eraso sexistaik ez! 



Egutegia: Abuztuak 4 

Ordutegia: 17:00etan 

Lekua: Etxelilan 
 
Antolatzailea:  Ondarruko Ernai, Ondarruko Gazte Asanbladi, Etxelila eta Ondarroako Udal Berdintasun Kontseilua 
 
Animatu parte hartzera!

Gazte, heldu ero zahar egon; bertoku betidanik, herrire etorri barri edota alboko herriku ixan;  gixonezko sentiu, andrazko erota beste mile aukeretako bat. . . danok zaze ongietorrixak, parte hartze librea eta doakoa guztientzat!