Agenda

 

Irakaslea: Jule Goikoetxea Mentxaka (EHU-ko irakasle eta ikerlaria)

Egutegia apirilak 15 eta 16 (barikua eta zapatua)                  Ordutegia: barikuan, 17:00etatik 21:00etara, eta zapatuan, 10:00etatik 14:00etara              Lekua: Etxelilan

Gaiaz Bi gai nagusi izango dira. Batetik, feminismoaren oinarri politiko eta filosofikoak ikusiko ditugu. Errepaso bat egingo dugu: generoa zer den, genero-sistema, androzentrismoa, etab. Gure egungo sistema politikoa, ekonomikoa eta geure gizartearen oinarri filosofikoak patriarkalak diren heinean, patriarkatua zer den ere ikusiko dugu. Bestetik, eztabaidatu eta parte-hartzeko unea ere izango dugu. Praktika txiki bat egingo dugu zenbait kontzeptu barneratzeko eta bigarren partean, berriz, Euskal Estatu Feminista zer den ikusi, zertan datzan edo zer izan beharko lukeen eztabaidatuko dugu guztion artean.

Antolatzailea: Ondarroako Berdintasun Saila- Emakumeentzako Jabekuntza Eskola
Haurtzaindegi zerbitzua: doan, aldez aurretik jakinarazi (Txirrimorraski taldearen eskutik)

*GOGORATU: Aldez aurretik matrikulatzea beharrezkoa da!