Agenda

 

Emakumeentzako Jabekuntza Eskola
Egunak: Otsailak 26 eta 27
Ordutegia: barikuan, 17:00etatik 21:00etara eta zapatuan, 10:00etatik 14:00etara
Matrikula: 5€
















Izena emateko informazioa: http://udaleduki.ondarroa.eu/eu-ES/Zerbitzuak/Berdintasuna/Orrialdeak/formacion_curso20142015.aspx

 

Irakaslea: Iratxe Retolaza Gutierrez (Literatura irakaslea)

Literaturak gerraren edo gatazka politikoen inguruko irudiak, sinboloak eta leloak nola eraiki dituen aztertuko dugu ikastaro honetan, betiere begirada feminista gidaritzat hartuz. Nola irudikatu dira gerrak euskal literaturan? Gerraren topikoak iraunarazteko gune izan al da? Euskal literaturan gerraz jarduteko diskurtso berriak proposatu dira? Testu literarioak baliatzen al ditugu geure gerrak ulertzeko/interpretatzeko/eraldatzeko? Horretarako ikastaroen metodologia praktikoa eta parte hartzailea izango da: testu irakurketak eginez, parte hartzea eta eztabaida bultzatuko dira.