Agenda

 

Jendarte mugimendu eraldatzaile guztiak bezala, feminismoak ere korronte ideologiko ezberdinak ditu (feminismoaK). Ikastaro honetan, mapa ideologiko konplexua ulertzen saiatuko gara. Ikusiko ditugu egungo korronte ideologiko ezberdinetatik subjektu politikoa nola eraiki/berrreraikitzen den, estrategia politikoa eta horiek jendarte aldaketa ulertzeko zer ikuspegi duten. Lehen saio batean, latinoamerikako egungo korronte feminista ezberdinak ikusiko ditugu. Eta bigarren saio batean, ostera, egungo latinoamerikako korronte ezberdinen ideologia politikora hurbilduko gara: korronte deskolonizatuak, komunitatekoak, herrikoiak (feminismo beltzak, indigenak eta erresistentziakoak)

Irakaslea: Ana Murcia Guevara (El Salvadorreko Las Dignas taldeko kide eta I Encuentro Mesoamericanas en resistencia por una vida dignako sortzaileetako bat; egun, Garaipen elkarteko kide da)

8 ordu, 4 orduko 2 saio
Egutegia: otsailak 19 eta 20 (barikua eta zapatua)
Ordutegia: barikuan, 17:00etatik 21:00etara, eta zapatuan, 10:00etatik 14:00etara.
Matrikula: 5€
Gazteleraz izango da

 Izena emateko informazioa