Irakasleak: Deiene Garcia Iragorri (Graduondoa Barne Diseinuan eta Diseinu Sozialean Masterra. Egun, barne diseinuko bere estudioan ari da lanean) eta Nerea Unanua Otxoantesana (Arte Ederretan Lizentziatua eta Pinturan Masterra. Bere lan artistikoak kaosa eta zoria ditu ardatz, berau Bilboko estudio batean garatzen duelarik)
Egutegia eguaztenetan. Azaroaren 16an hasiko da Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara Lekua: Etxelilan
Gaiaz Artea herriaren nortasunaren adierazgarri da eta pentsamendu aniztasuna bultzatzeko eta eraldaketa pertsonal zein sozialak ulertzen eta adierazten laguntzeko balio du. Ikastaro honen helburua: sorkuntza artistikoan emakumeen presentzia bermatzea du helburu nagusi. Teknika berriak ulertu eta barneratu ondoren, sorkuntzaren erabilpena emakumeen errebindikaziorako eta autonomiarako erabiliz. Zer egingo dugu? Tailer honetan baldosa hidraulikoak egiteko teknika ikasteaz gain, herriko pareta bat 2x3 metrotako baldosen diseinuaren bidezko mural batez apaintzeko proiektua garatuko dugu Ondarroako Emakume artista baten omenez: Bittore Laka.
Aldez aurretik matrikulatzea beharrezkoa da
Antolatzailea: Berdintasun Saila-Etxelila Laguntzailea: 7 Emakume en movimiento