Agenda

 

Lanak entregatzeko epea urriaren 13an bukatuko da eta pertsona bakoitzak bi nanoipuin aurkeztu ditzake

V.Nanoipuin lehiaketa aurkeztu du Ondarroako Udalak. Lanak aurkezteko epea urriaren 13an bukatuko da eta parte hartzaile bakoitzak bi lan aurkezteko aukera izango du. Nanoipuinek gehienez 140 karaktereko luzera izango dute.

Hiru sari banatuko dira, lehenengoa 400eurokoa, bigarrena 200 eurokoa eta hirugarrena 100ekoa. Epaimahaia herriko idazleek osatuko dute; Ana Urkizak eta Leire Bilbaok. Informazio gehiago www.udalbarriak.eus webgunean.