Elkarteak

 
  • Helbidea: San Juan Txurru 11 
  • Jarduera: Giza elkarteak
  • Telefonoa: 620 676 981 
  • Faxa:  
  • Harremanetarako:  
  • Webgunea: www.al-anonespana.org

ALANON, Alkoholikoen Famili eta Lagunen Elkartea 

Jende askok badaki alkoholismoa gaixotasuna dela, baina oso jende gutxik hartzen du kontutan familia “kutsatu” egin daitekeela, eta etxe barruko hiruzpalau pertsonak horren eragin emozionala eta fisikoa eduki dezakeela.

Al-anon-ek ziurtatu egiten digu ez dagoela egoerarik, ezin zailagoa izanda ere, ez eta zoritxarrik, gainditu ezina denik. Behin jakinez gero alkoholismoa gaixotasuna dela eta bere aurrean ezer egiteko gauza ez garela konturatzen garenean, orduan prest gaude gure bizimodua probetxugarri eta erabilgarri bihurtzeko. Horrela, eta ez beste era batera, besteei laguntzea lortuko dugu.

Badago jende asko alkoholiko gaixo batekin bizi ezin daitekeena, bere arazoa beste gaixo alkoholikoen familiakoekin banatzen ez badu. Urduri hasten gara, haserrekor eta minbera. Gure burua ilundu egiten da eta perspektiba okertu. Gure jokabidea aldatzea laguntza handia izan daiteke eta askotan, horixe izaten da alkoholikoa laguntza bila bultzatzen duen indar ongilea.

AL-ANON-en helburua: gaixo alkoholikoen familiakoei eta lagunei laguntzea, adiskidetasuna eta itxaropena eskainiz, hazten ikasteko aukera emanez, alkoholismoari nola aurre egin elkarrekiko esperientziaren berri emanez, programak horretan nola laguntzen duen, eta bere kideek alkoholikoa den horri bizitasuna eta ulerkortasuna emanez.

Ondarroako AL-ANON-a

Orain 42 urte sortu zen Ondarroako Al-Anon taldea. Beste herri askotan bezalaxe, beste arraza, sinesmen eta lanbide askotan bezalaxe, Ondarroako Al-Anon familia taldea, alkoholikoen familiakoek eta lagunek osatzen duten elkartea da, nahiz eta haiek Alkoholiko Anonimo-etan sartu direlako edo beste bide batetik edo, agian, edan gabe egoten diren edo oraindik, halabeharrez, edaten segitzen duten.

Bildu izaten dira, beren arazo horiek konpontzeko helburuaz, alkoholismo gaixotasuna dela kausa sortzen diren arazoak, beldurra, segurtasun eza eta famili barneko erlazioetan armonia falta, adibidez.

Alkoholikoak edateari uzten dioenean familiakoak konturatzen dira osatzen ari den alkoholikoaren bizitzak ere arazoak ekartzen dituela askotan, elkarren artean konpontzerakoan. Al-Anon-ek egoera horretan daudenei ere eskaintzen die bere laguntza.

Ondarroako Al-Anon-a, alkoholikoen familiakoen eta lagunen taldea, astean bi bider biltzen da, eguaztenetan iluntzeko 7etan eta zapatuetan arratsaldeko 6etan hain zuzen, alkoholimoa fenomenoak eragindako arazoak konpontzen ahalegina egin nahian.

Batzar horiek San Juan Txurru 11n dagoen lokalean egiten dira eta, taldeko kideren batekin inork kontaktatu nahi badu, dei dezala telefono hauexetara:

Ondarroan: 620676981 eta Bilboko Bulego Orokorretan: 94 424 24 98