Elkarteak

 
  • Helbidea: Ibaiondo, z/g 
  • Jarduera: Giza elkarteak
  • Telefonoa: 94 683 17 24  
  • Faxa:  
  • Harremanetarako:  
  • Webgunea: www.alcoholicos-anonimos.org

Alkoholiko Anonimoen Elkartea 

Alkoholiko Anonimoak, esperientzia, sendotasuna eta itxaropen berbera duten gizon eta emakumezkoen elkartea dugu, denon arazoa den alkoholismoa konpontzeko eta beste batzuk bergaitzeko helburuaz.

Elkarte honen kide izateko baldintza bakarra edateari utzi nahi izatea da. Alkoholiko Anonimoak elkartearen kide izateko ez da eskubiderik ezta kuotarik ere ordaindu behar, geure borondateaz mantentzen gara. Alkoholiko Anonimoak elkartea ez dago inolako sekta erlijioso, politiko, organismo edo erakunderen barruan; ez dauka eztabaidetan sartzeko gogorik ezta beste honen edo haren alde edo kontra hasiko ere. Gure lehenbiziko helburua edan gabe mantentzea da eta beste alkoholiko batzuei edan gabe egoten laguntzea, ez besterik.

Orain A.A. elkartearen kide garenok arrazoi bakarra eduki genuen bertan sartzeko, laguntzarik gabe ezin genuelako edatearen arazoa konpondu, hau da, edatea kontrola ezina bihurtu zitzaigun. Hasieran gutariko askok ez genuen aitortzen ez geneukala besteek ohi bezala edaterik. Baina A.A.etako aspaldiko lagunek (haien ustez) alkoholismoa, diabetesa bera bezalakoa dela esan ziguten, gelditu ahal den gaixotasuna, eta orduan gure baitan hasi ginen gaixotasun horren sintomen bila, gaixotasunari aurre egin genion, beste edozein osasun arazoari aurre egingo genion modu berdinean. Benetako galdera zehatzak eta benetako erantzunak egin genizkion gure buruari, hau da, zein zen edateko modua eta zein, horrek zuen eragina gure eguneroko bizimoduan.

Hona hemen erantzun izan behar genituen zenbait galdera. Gure esperientziak argi erakutsi digu ondorengo 12 galdera horietatik LAU BAIEZKO emanez gero, joera alkoholikoaren seinale dela (eta problema latzak dituen edalea). Egizu froga, egin galdera hauek zure buruari eta gogoratu, gaixo egotea ez da lotsatzekoa, benetan arazo bat duen horrek konpontzeko bidea hartzea da garrantzitsua.

Zuk zeuk bakarrik esan ahal duzu A.A.etan sartzekoa zaren edo ez. Baiezkoan, pozik esango dizugu nola utzi diogun guk edateari. Baina oraindik ere, ez baduzu onartzen arazo hori daukazunik, ez gara hasiko zurekin eztabaidatzen, baina bai gauza bakarra esango dizugu, ez zure buruari trabarik ipini. Laguntzarik behar baduzu, inoiz behar izanez gero, gustura hartuko zaitugu gure A.A. elkartean.

Alkoholiko Anonimoak Ondarroan

Orain 42 urte sortu zen Ondarroako Alkoholiko Anonimoak taldea. Horrez gero hainbat gizon eta emakume elkartzen dira aldiro aldiro, denek pairatu edo pairatzen ari diren gai bakarraren inguruan:  ALKOHOLISMOA.

Gaur egun, astean hiru batzar egin ohi dira, Ibaiondo z/g kalean dagoen lokalean. Eguazten eta Barikuetan iluntzeko 7.30ean zapatuetan berriz, arratsaldeko 6etan.

Talde honen kideren batekin egon nahi dutenek, dei dezatela telefono hauetara:
Ondarroan: 94 683 17 24 eta Bilboko Bulego Orokorretan: 94 415 07 51