Elkarteak

 
  • Helbidea: Egidazu Kaia z/g. Ondarroa (Bizkaia) 
  • Jarduera: Giza elkarteak
  • Telefonoa:  
  • Faxa: 94 613 44 28 
  • Harremanetarako: marleaartibai@cruzroja.es 
  • Webgunea:  

Gurutze Gorria - Lea-Artibai 

Telefono zenbakiak

Egoitza: 94 6831929
Koordinatzailea: 665704875
Lehendakaria: 673701154
Immigrazioa: 672118402
Larrialdiak: 112

Lea-Artibaiko Gurutze Gorriak Ondarroan du egoitza, zehazki esateko portuan. Lan taldea osatzen dutenak alde batetik, 10 dira, hauek soldata baten truke daude lanean,  horietatik 8 anbulantzian eta beste 2 itsasoan. Bestalde, 10 horietatik aparte, boluntarioek osatzen dute taldea, zerbitzu bakoitzeko bertara egokitutako boluntarioak daude, bakoitzari gustatzen zaionaren arabera. Batzordeko partaideak eta lehendakaria ere boluntarioak dira.

Eskaintzen ditugun zerbitzuak honako hauek dira:

1. RTSU zerbitzua. (Larrialdiak anbulantziarekin Osakidetzak koordinatuta).

Osakidetzaren menpe (112) herrian eta inguruan sortzen diren larrialdiei erantzutea. Zerbitzu hau emateko 8 lagun daude lanean soldata baten truke.

2. Itsasoko salbamendua eta erreskatea.

Itsasoan eta itsas bazterrean gertatzen diren ezbeharren aurrean laguntza ematea. SOS DEIAK eta “SALVAMENTO MARITIMO BILBAOren” menpe. Zerbitzu hau emateko 2 lagun daude soldatapean.

3. Zerbitzu sozialak.

Herrian, arazo desberdinak medio, etxeetatik irten ezinda edo eta irteteko zailtasunak dituzten pertsonei irteten lagundu.

4. Immigrazioa.

Immigrazioa azken urteotan nabaria da gure inguruotan, hori horrela izanik, atal honetan laguntza beharrean dauden etorkinei laguntza emateko abokatu bat daukagu gure artean.

5. Zerbitzu bereziak. (Anbulantzia edo itsasontziekin).

Eskualde osoan egiten diren festa, partidu, triatloi, kontzertu eta abarretan estaldura sanitarioa ematea.

6. Formakuntza etengabea.

Eskualde osoan ematen diren ikastaro desberdinak. (Lehen laguntzak, itsasoko sorospenak, elikadura erabiltzailea…).

7. Mendiko erreskate taldea.

Mendian sortzen diren larrialdiei aurre egiteko taldea.

8. Ez ohiko larrialdietarako talde berezia. (Uholdeak, elurteak, haizeteak…).

Ohikoa ez den larrialdi edo ezbehar bat gertatzen denean, laguntza emateko taldea.

Gurutze Gorriko boluntarioa izan nahi baduzu edo zalantzaren bat baduzu deitu lasai.

Zuek bezalako pertsonei esker jarraitu dezakegu bizitzak salbatzen.