Izapide honen bidez ziurtagiri bereziak eska daitezke.
Errolda ziurtagiriak pertsona baten egoitza eta ohiko bizilekua adierazten ditu. Dokumentu hau honako erakundeei aurkezteko edo izapideak egiteko eskatzen da:
- Erakunde judizialak (epaitegiak eta auzitegiak)
- Erakunde militarrak edo atzerriko agintaritzak
- Erregistro Zibila (ezkontzak, herritartasuna, izen eta/edo abizen aldaketak, adopzioak, etab.)
- Jaraunsle-deklarazioak
- Izatezko bikoteen erregistroa
- Bestelako Erregistro Ofizialak, Zigor-erakundeak, Aduana Zuzendaritza, Unibertsitateak, INEM
- Egoitza-baimena sustraitzeagatik. Errolda ziurtagiri berezi bat eska daiteke herritarra udalerrian denbora luzez erroldatuta egon dela edo dagoela frogatzeko, edo bere heriotzara arte bertan bizi izan dela, etab.
- Ziurtagiri historikoa.