Oinplano berriko eraikuntza bat lehenengo aldiz erabiltzeko baimena

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez lehen erabilerako lizentzia eska daiteke.Lehen erabilerako lizentzia hirigintzako lizentzia mota bat da. Eraikuntza berriko eraikinak edo aldaketa garrantzitsuak nahiz zabalkuntzak izan dituzten eraikinak lehenengo aldiz erabiltzeko eskatzen da, eta erabilera aldatu zaien eraikinei ere eskatzen zaie, baldin eta sailkatutako jarduerarako lizentzia edo irekitzeko lizentzia behar ez baditu. Erabilpenerako lizentziak obrak onartutako proiektuaren arabera eta lizentzian ezarritako baldintzak kontuan hartuz egin direla ziurtatzen du, eta eraikina erabiltzeko moduan dagoela egiaztatzen du.Lizentzia honen eskaintzak dagoeneko tasaren ordainketa suposatuko du.

Dokumentazioa

  • Obra amaierako ziurtagiria
  • Obra berriaren deklarazioa
  • Obra amaierako likidazioa
  • Oinplano eta altxaeraren behin-betiko planoak
  • Lurzoru-lagatzearen eskritura, beharrezkoa denean
  • Katastro Aldaketa-orrien kopia
  • Zerbitzuaren amaieraren dokumentua
  • Argazki erreportajea
  • Babes ofizialeko etxebizitzen behin-betiko kalifikazioa

Legezko informazioa

• Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea. • Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/99 Legea. • Indarrean dagoen Hiria Antolatzeko Plan Orokorreko Hirigintza-Arauak. • Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.• Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea.• Ekainaren 20ko 2/2008 Legegintzako Errege Dekretua.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.www.ondarroa.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.Musika Plaza z/g, 48700 Ondarroa, kalean/etorbidean kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira. Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Ondarroako Udaleko telefono honetara: 94 683 36 77Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.