Diru-laguntza eskaria

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

    Tramite honen bidez honako arlo hauetan Udalak norgehiagoka bidez banatuko dituen diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzu: berdintasuna, ingurumena, hezkuntza, kirola, gizarte arloa, kultura eta euskara (euskara arloan lau diru-laguntza lerro izango dira: euskararen sustapena, euskara ikastaroak, establezimenduak eta gidabaimena euskaraz). Eskaria egiteko “Tramiteen eskaera” atalean honako pausoak bete beharko dituzu:
  • Elkarte eskatzailearen datuak bete
  • Eskaera sinatzen duen pertsonaren datuak sartu, Kontuan izan presidentea ez bazara, haren baimena jasotzen duen dokumentua igo beharko duzula 5. pausuan aipatuz dokumentu hau.
  • Ekintza edo proiektuaren izena.
  • Zein arlotan eskatu nahi duzun diru-laguntza: berdintasuna, ingurumena, hezkuntza, kirola, gizarte arloa, kultura eta euskara (euskara arloan lau diru-laguntza lerro izango dira, eta bat aukeratu beharko da: euskararen sustapena, euskara ikastaroak, establezimenduak eta gidabaimena euskaraz).
  • Zein agiri aurkeztu dituzun markatu.
  • Ekintza edo proiektuaren deskribapena egin.
  • Lortu nahi diren helburuak zerrendatu.
  • Ekintza edo proiektua gauzatuko den gutxi gora-beherako data eta ordutegia eman.
  • Aurreikusten den partaide kopuruaren berri eman emakumezkoak eta gizonezkoak bereiziz.
  • Deialdian arlo –edo euskara lerroaren kasuan, lerro- bakoitzeko oinarri espezifikoetan adierazten diren irizpideen araberako datuak eman (ez utzi hutsik atal hau!).
  • Ekintza edo proiektuaren aurrekontua eman diru-sarrerak eta gastuak bereiziz. Diru-sarreretan berauen jatorria adierazi (beste administrazioren bat, salmentak, jarduerako partaideak, enpresak…).

 Eskaera eredua. (DOC 388 KB)

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Elkartearen estatutuak
  • Eskatzailearen NAren kopia
  • IFKren kopia
  • Hartzekodun fitxa
  • Gizarte Segurantza eta Foru Ogasuneko agiriak
  • Bestelako agiriak.

Legezko informazioa

  • 38/2003 Lege Orokorra, Diru-laguntzei buruzkoa
  • 887/2006 Errege Dekretua, 38/2003 Lege Orokorraren, Diru laguntzei buruzkoaren, erregelamendua onartzen duena
  • Ondarroako Udaleko diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza orokorra

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.ondarroa.eus webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Musika Enparantza, 1, 48700 Ondarroan kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Ondarroa Udaleko telefono honetara: 94 683 36 72

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.