Udaletxe zaharra

Andra Mari parrokiaren elizaren fatxadari itsatsita dago eta antzina herri-eskola ere izan zen.

XVIII. mende amaieran eraiki bazen ere, 1850ean fatxada berregin zen Mariano José de Lascurainek burututako diseinuari jarraiki. Hareharrizko harlanduan eraikitako lan neoklasiko bikaina da.

Aipagarria da elizperako sarrera, balkoi nagusia eusten duten bi zutabe sendok zedarritzen dutena