Pietate edo Aita Eterno Baseliza

Aita eterno

XIV. mendean jatorri duen XVII. mende erdiko santutxo barroko zahar hau zubi zaharraren alboan dago, antzina hiribildutik Gipuzkoako herrietara joateko irteeran.

Santutxo honen elizpeko punta erdiko arkupetik ibiltariak igarotzen ziren, eta bidean atseden hartuz, babesa eskatzen zioten Jainkoari.