Zubiak

Artibai errekak zeharkatzen du herri osoa Bizkaiko golkoan itsasoratu arte. Beraz, normala da Ondarroak hainbeste zubi izatea. Hauexek dira garrantzitsuenak..

Zubi Zaharra

Zubi Zaharra

Alde zaharrean bertan ikusten da, Artibai ibaiaren gaineko eraikuntza erromaniko estilokoa, baina XVIII. mendean eraikitakoa, 1795ean. Egurrezko zubi bat egon zen honen aurretik 1330 inguruan jarria. 1936an oso kaltetua izan zen Zubi Zaharra eta 1953an, uholde ikaragarri batek ia suntsitua; horregatik, gaur egun, ez da errez igartzen jatorrizko eraikuntzaren egitura.

Plaiko Zubixe, Zaldain Birakaria

Plaiko Zubixe Bizkaiko Foru aldundiak agindutako zubia. 1927ko maiatzaren 1ean inauguratua. Andra Mari elizatik hurbil eta Alameda zeharkatuta ikusten da zubia. 1980ra arte zubi hau zabaldu egiten zen, barrualdeko portura txalupak sartu ahal izateko.

Itsasaurre zubia

Itsasaurre zubia Herriko zubirik berriena da, Santiago Calatravak diseinatua da eta 1993an jarri zuten eta Ondarroako porturako sarbide zuzena da. Azken urteotan herrian ezagunena egin den irudia da eta modernitatearen alde ematen ari diren aurrerapausuen isla.

Zaldupeko Zubia

Zaldupeko Zubia Ikastetxera, futbol zelaira eta kiroldegira abiatzeko zubia da. Gaur egun dagoena 70. hamarkadan eginikoa da baina honen aurretik egurrezko “dindilizkako” zubi bat zegoen. Oinezkoentzako paseabide berria 2009an egin zen..

Zubi Barria

Zubi Barria Zubi Zaharraren alboan dago, ibaian gora, eta Itsasaurre zubia jarri zenera arte, berau izan zen, Gipuzkoatik zetozenentzako kotxe sarrera bakarra Ondarroara.