Turismoa

Panorámica de Ondarroa desde el aire 

Mendi artean kokatuta, itsasora zabaltzen da Artibai ibaiaren bitartez. Herriaren izenak berak adierazten du itsasoarenganako lotura, izan ere Ondarroaren esanahia ondar ahoa da. Betidanik bertako portu garrantzitsuak errekaren hegalak hartzen ditu, baina hondartzak ere ez dira inoiz falta izan.

Bata eta bestak herriaren ekonomia eta aisirako garrantzitsuak izan dira. Guztira 3,6 kilometro koadroko azalera du eta herriaren erdiko guneaz gain, beste bi auzo ditu: Gorozika eta Errenteria. Lea-Artibaiko eskualdean dago, hegoaldean Berriatua eta mendebaldean Amoroto eta Mendexako herriak izanik.

Hidrografia

Artibai da ibai nagusia, Oiz mendibularreko iturburutik datorrena. Ibaiak dakarren urak hain lur sendoa zeharkatu behar duenez, bidea irekitzearekin batera ibar estu bat sortuz doa itsasora datorrenera arte. Ibaiak Zaldu eta Amalloa erreka txikiek isuritako urak hartzen ditu. Itsasoratu baino lehen badia txiki bat sortzen da, eta bertako zati batean kokatzen da Ondarroako Portua.

Herriak berak, euskal portuen berezitasunak dauzka soziologiaz nahiz kulturaz. Tokirik xarmangarriena Alde Zaharra da, oso toki berezia da; errez nabaritzen da bertako kaleetan Erdi Arokoak direla, kaleak ezin estuagoak eta aldapak nonahi, ezaguna du arrantzaleen herria dena. Ondarroa, gainera, herri euskalduna da, herritarren %80 baino gehiagok ezagutu eta erabiltzen dutelarik euren eguneroko jardueretan.

2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera Ondarroak 9.037 biztanle ditu. 12.150 bizilagunetako zentsua egon zen 1981ean, eta handik aurrera joera beheranzkoa izan da eten barik, Bizkaia osoan bezala, baina hemen are nabarmenagoa, arrantza sektorearen gainbeheraren eraginagatik.

Nola iritsi

Autoz:

Bilbotik 60 kilometrora dago, Durango-Markina-Ondarroa errepidetik. Bilbo-Lekeitio-Ondarroa errepidea hartuta ere irits daiteke, kostaldetik datorren bidea eginez; Deba-Mutriku-Ondarroa bidea ere egin daiteke A-68 autobidetik etorriz gero, edo bestela, A-8a hartuz Bilbo-Donostia autobidetik.

Autobusez:

Pesa : Lekeitio - Ondarroa - Donostia

Euskotren (Bus): Ondarroa - Mallabia

Bizkaibus: Bilbo - Durango - Ondarroa (3915) / Bilbo - Ermua - Ondarroa (3916)