AVIFES 1986an urtean sortu zen Bizkaian, gaixotasun mentala zuten pertsona batzuen familiartekoak elkartzea erabaki zutenean, zenbait hobekuntza lortzeko:
- Osasun mentalaren arloan baliabide gehiago eta hobeak eskatzeko.
- Estigma sozialari aurre egiteko.
25 urte hauetan AVIFESek 1.300 bazkide baino gehiago bildu ditu, eta gaixotasun mentala duten pertsonei eta haien familiartekoei laguntza pertsonalizatua ematen die, bizi-kalitatea hobea izan dezaten eta eskubide osoko herritarrak izateko autonomia pertsonala lortu dezaten.
EGIN ZAITEZ BAZKIDE!
- Etorri eta informazioa eta orientazioa emango dizugu, gaixotasun honen bilakaerari aurre egiteko.
- Etorri zaitez gugana eta egoera berri honetarako laguntza eta babesa aurkituko duzu, bai zuretzat, bai zure senidearentzat.
- Gure zerbitzu eta programetan sartzeko aukera izango duzu.
- Egoera berean dauden beste pertsona eta familiarteko batzuk ezagutuko dituzu.
- Gaixotasuna duten pertsonak eta haien familiartekoak ikusarazten lagunduko duzu.