Antolaketa

 
  • Helbidea:  
  • Jarduera: Elkarte feministak
  • Telefonoa:  
  • Faxa:  
  • Harremanetarako:  
  • Webgunea:  

7 emakume en movimiento-Ondarroako emakume artisten Elkartea 

Logoa

Ondarroako emakume artisten elkarte bat gara, "7 emakume en movimiento" deritzona. Pintura, grabatu kalkografikoa, serigrafia, litografia eta argazkigintzako esparruak lantzen ditugu batik-bat. Honez gain, esparru horietako teknikak erakustarazteko ikastaroak antolatu eta bideratzen ditugu; eta Ondarroako Emakumeen Udal Berdintasun Kontseiluan eta Jabekuntza Eskolan parte-hartze aktiboa daramagu. Ikastaro horiek, emakumeei zuzendutakoak izan ohi dira; honela, artearen mundua zabaltzeaz gain, emakumeak esparru horietan sartzea bideratu nahi dugularik.

Pintura

Gure helburua, lehenik, emakumeei artearen munduko ateak zabaltzea da, eta honen uretan murgiltzeko posibilitatea eta interesa piztea. Emakume lez, mugatua izan den iniziatiba eta kreatibitatea lantzeko aukera bide izan nahi dugu, betiere aniztasunaren toldopean.  Honez gain, nola ez, buruturiko artelanak, kalera ateratzea ere badugu xedea. Hau da, bi norabidetako proposamena dugu gure barnean: alde batetik, emakuemak artearen mundura sartzeko gonbita; eta bestetik, emakumeen arte esparrua plazaratzea eta erakustaraztea.

Izan ere, historikoki emakumeak baztertuak eta ikusi ezintasunera mugatuak izan dira. Horren adibide argi gisa dugu artearen munduan orokorki eta batez ere honen historia idatzian emakumeei eman zaien lekua. Honela emakumeenganako zailtasun espazio gisa eraikia izan da.  Hala nola, artea lantzeko eta publikoki agertzeko oztopoak hausteko ahalegina da gurea. Horregatik ezinbestekotzat dugu emakumeen lanak publikoki erakustea. Era berean, emakume artistak antolatu eta espazio propioak izatea.

Erakusketa kartela

Hau honela, urtean zehar antolatzen ditugun ekintzen artean, bat Ondarruko emakume artisten lanak kaleratzea da. Esaterako,  2010 urtean erakusketa bi antolatu genituen:  “Marizipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi” ipuinaren gaineko erakusketa  edota herriko hainbat emakumeren arte lanen erakusketa (bakoitzak lantzen dituen esparruak eta lan ezberdinentzako leku). Honez gain, herriko mugetatik haratago ere, “7 emakume en movimiento” elkartearen izenarekin beste zenbait  proiektu burutu ditugu, eta burutzeko ditugu!  Izan ere, gure aldarria zergatia amaitzeke den artean, egunerokotasuneko lana dugu egiteko.