Egin konposta soloan!

Solo bat daukazu edo zure etxean bedartza bat daukazu? Orduan konposta egin ahal duzu. Udalak emango dizkizu debalde horretarako behar dituzun material guztiak. Deitu udaletxera edo idatzi email bat hona: komunikazioa@ondarroakoudala.net

Baina, zer da konposta?
Etxeko hondakinak material lehorrekin (egur txikitua, bedar sikua, hosto lehorrak...) nahastuta lortzen den ongarria da. Gero soloan edo landarrentzako erabili ahal dana. Horrela, zamar gutxiago sortuko dugu eta mesedea egingo diogu ingurumenari.

 

konposta 1 konposta 2