Garbi jokatu hondakinekin!

Geure hondakinekin garbi jokatzea herritar guztion ardura da. Ahalik eta hondakin gutxien sortu behar dugu, eta sortzen duguna berrerabili, konpostatu edo birziklatu.

Ez birziklatzeak kalte handiak eragiten dizkigu: errekurtso naturalak alperrik gastatzen ditugu, zabortegiak sortzen ditugu... Gainera, diru asko gastatzen dugu prozesu horretan.

Birziklatzen edo konpostatzen badugu, ostera, ingurumenari mesedea egingo diogu: lehengai gutxiago gastatuko ditugu, energia gutxiago erabiliko dugu, zabortegi gutxiago sortuko ditugu, eta gas kutsagarri gutxiago isuriko.

Baina, nora joaten dira gure hondakinak?

Banatuta jasotzen ditugun hondakinak (papera, ontzi arinak, pilak, beira...) tratamendu planta berezietara bidaltzen dira. Han, sailkatu eta berriro erabili edo birziklatzeko prestatzen dira.

Zamarretara nahastuta botatzen ditugun hondakinak, ostera, Zabalgarbiko errauskailura (Bilbora) eroaten ditugu. Han erre eta gero geratzen diren errauts eta eskoriak Bizkaian dauden zabortegi desberdinetara bidaltzen dituzte.  


2013ko eskualdeko birziklatze datuak (%26ko birziklatze tasa Ondarroan) (PDF 36KB)

2011-2012 urteetako eskualdeko birziklatze datuak (PDF 40KB)

2016ko Ondarroako birziklatze datuak (PDF, 77 KB)

Hondakin kopurua - 2017 urtea eta 2018ko lehen sei hileak (PDF 684KB)


  • Egin konposta soloan
  • Garbi jokatu hondakinekin