EDUKIONTZI MARROIA (Organikoa)

Jateko hondakin guztiak bota behar dira edukiontzi honetan. Edukiontzia zabaltzeko txartela udaletxean edo mankomunazgoan eskatu behar da. Jatekoa, poltsa konpostagarrietan bota behar da (lortu boltsak udaletxeko bulegoetan dagoen makinan). Ez erabili plastikozko boltsarik.

EDUKIONTZI GRISA (errefusa)

Birziklatu ezin diren gauzak bota behar dira hona: etxeko hautsak, zigarrokinak, konpresak, umeen pixohialak...

EDUKIONTZI HORIA (ontzi arinak)

Hemen ontzi arinak bota behar dira: latak, plastikozko boteilak, brick-ak...

EDUKIONTZI URDINA (kartoia eta papera)

Hemen kartoia eta papera bota behar dira. Ez bota plastikozko boltsarik!

EDUKIONTZI BERDEA (beira)

Hona beirazko botila eta potoak bota behar dira. Ez bota etxeko kristalik eta zeramikarik!

EDUKIONTZI ZURIA (traste zaharrak)

Hona etxeko traste txikiak bota behar dira, berriro aprobetxatu ahal direnak (elektrogailu txikiak, arropak, liburuak, jolasak...)

EDUKIONTZI LARANJAK (etxeko olioa)

Hemen etxeko olioa bota behar da (jatekoa egiteko erabiltzen dena). Plastikozko botiletan bota olioa.

BESTE HONDAKIN BATZUK:

 - PILAK: Dendetan edo udal bulegoetan entregatu - MEDIKAMENTUAK: farmazietan entregatu - ERRADIOGRAFIAK: Anbulategira eraman - BONBILAK: Dendetan entregatu - TRASTE ZAHAR HANDIAK: deitu telefono zenbaki honetara 94 613 82 45