Antolaketa

 

Legealdi honetan kirol alorrean izan den beste aldaketa bat KIROLAREN GALA deiturikoa da. Kirol Batzordean gaiaren inguruko hausnarketa burutu ondoren, urteko kirol sarien izendapen prozesua aldatu eta Kofradi Zaharreko Udal Aretoan gala bat antolatzea erabaki zen

Urtero, lau esparru hauetan egingo dira izendapenak:

• URTEKO KIROLARIA: EMAKUMEZKOA
• URTEKO KIROLARIA: GIZONEZKOA
• URTEKO KIROL TALDEA
• AIPAMEN BEREZIA

Ondarrutar guztiek izango dute kandidaturak aurkezteko eskubidea, honakoak bete beharko direlarik:

• Norbanako edo talde bakoitzak nahi beste kandidatura aurkez ditzake.
• Kandidatura bakoitzeko inprimaki bat aurkeztu behar da.
• Kandidaturak aurkezteko epea urtero zehaztuko da aldez aurretik.
• Kandidatura inprimakiak Udaleko helbide honetara bidali behar dira: jrosa@ondarroakoudala.net.
• Kandidatura inprimakiak Udaleko kirol sailean ere aurkez daitezke zuzenean.


Kandidatura aurkezteko (PDF 96KB)