Antolaketa

 
Andra banda logoa

Ondarroako Andrabanda feminista, 2011 urteko udabarrian, Jabekuntza Eskolaren baitan antolatutako ikastaro baten ondorena da.

Ikastaro biren ondoren, 25 bat emakumek osatzen dugu “Andrabanda Feminista”. Perkusioa eta abestiak medio, gure aldarrikapen feministak kaleratzeko eta emakumeenganako indarkeria matxistaren aurkako borrokan ekarpenak egiteko asmoarekin, herriko kaleak musika eta kolorez beteko ditugu, martxoaren 8an , azaroaren 25ean, Andramarietan….

Ondarroan ez ezik, Euskal Herrian ere  kalera irten gara hainbat alditan, hemendik aurrera ere asmo horrekin jarraituko dugu lanean.

Gurekin kontaktatzeko andrabanda@gmail.com 

Bideoa ikusi

Andra banda 1 Andra banda 2 Andra banda 3 Andra banda 4