Berdintasuna

 

Matrikula egiteko informazioa: Ikastaro bakoitzaren prezioa: 5-10€. Oinarrizko errenta jasotzen dutenek eta 20 urtetik beherako gazteek, ostera, %50eko deskontua izango dute.

Plaza-kopurua: talde bakoitzeko, gutxienez, 7 lagun. Ikastaro bakoitzeko lagun-kopurua bete ahala itxi egingo da matrikulazioa; bestela, ikastaroa hasi arte egin daiteke matrikula.

Izena emateko: matrikula-fitxa bete eta ordainketa egin behar da. Goizetan, Udal Diru-Bilketa bulegoan (Kantoipe 3an) egiteko aukera egongo da, eta arratsaldeetan, Etxelilan (Artibai 3, 2. pisua). Matrikula ez da onartuko matrikula-fitxa bete eta ikastaroa ordaindu arte. Eta behin matrikula eginda, baja emanez gero, ez da dirurik itzuliko.
Emakumeentzako Jabekuntza eskolako ikastaroak ETXELILAn egingo dira. Bertara hurbildu matrikula egiteko eta informazio gehiago jasotzeko.

Haurtzaindegi zerbitzua: Txirrimorraski. Haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da ikastaro guztietarako. Ezinbestekoa da zerbitzu hori beharko duzuela guri jakinaraztea astebete aurretik.