Berdintasuna

 

Ondarroako Udal Berdintasun Sailak beste erakunde batzuekin batera Tribial feminista sortu du. Jolas didaktiko honen bidez; alde batetik begi bistara ekarri nahi izan dugu historian zehar emakumeek indibidualki zein taldeka egindako ekarpenak eta lorpenak, eta bestetik, mugimendu feministak egindako lan luzea ere ikustarazi nahi izan dugu.

Tribial feminista

Tribial Feminista jolas didaktikoak 1.200 galdera ditu, eta lantzen diren gaiak Historia, Arte eta Literatura, Geografia, Ikuskizunak eta Zientzia dira. Galdera horien bidez begi bistan geratzen dira emakumeek eremu horietan egindako ekarpenak. Emakume ikerlariak, kirolariak, feministak, emakume artistak aurkituko ditugu jolas honetan. Nazioarte mailako emakumeak zein Euskal Herrikoak eta herrietako Emakume aitzindariak ere aurkituko ditugu, Ondarroako emakume aitzindariak eta herriari egindako ekarpenak ere aurkituko ditugu jolas honetan.

Tribialaren salneurria 25€, eta hurrengo saltokietan eros dezakezu:

  • Idiakez liburudenda, San Ignazio 24
  • Zurru-murru liburudende, Erribera kalea 28
  • Ondarroako Turismo Bulegoa, Erribera Kalea 9