Berdintasuna

Zerbitzua

Hainbat emakumeen arazo eta kezka bildu zituen mugimendu feministari esker, emakume eta gizonen arteko berdintasuna  Europako iparraldeko agenda politiko gehienetan barneratutako kontzeptua den arren, oraindik ere asko dira emakumeen diskriminazioa ahalbidetzen duten mekanismoak. Gauzak horrela, ezinbestekoa da diskriminazio egoera horrek ekiditeko eta emakume eta gizonei aukera berdinak eskaintzeko berdintasun politikak martxan jartzea.

Beharrizan horren jakitun, gero eta gehiago dira eguneroko jarduera politikoan emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko politikak martxan jartzen ari diren erakundeak. Udala, herritarrengandik hurbilen dagoen erakundea izanik, ezinbesteko papera beteko du berdintasun politikak bultzatzeko orduan.

Ondarroako Udal berdintasun sailaren ibilbidea:

Berdintasun Sailaren bilakaera aztertzeko ezinbestekoa da emakume eta gizonen berdintasunaren alde herriko emakumeek egindako lana aipatzea. Sailaren bilakaerari dagokionez, honen sorrera herriko zenbait emakumeen eskakizunei erantzuteko sortu zela azpimarratu behar dugu.

1999.urtean Udal Emakume batzordea sortu zen emakumeen partaidetza sustatzeko helburua zuen batzorde informatzaile gisa. Batzordea gauzatzeko deialdia herriko emakume taldeei luzatzeaz gain, maila indibidualen feminismoarekin lotura zuten edota herriko gizarte mugimenduan zeresana zuten zenbait emakumeei ere egin zitzaien.

Hasiera batean egindako lana Gizarte Zerbitzuetatik koordinatzen baldin bazen ere, epe motzean batzordea Idazkaritzaren menpe gelditu zen. Urte berean eta batzordearen eskakizunei erantzun bat emateko  “Udal Emakume Zerbitzua” sortu zen, gaur egun “Berdintasun Saila” deitzen dena, eskumen funtzio, aurrekontu eta teknikari batekin.

Bidea luzea izan baldin bada ere, gaur egun Berdintasun Sailak izaera egonkorra dauka Udalaren baitan, baitere, hasierako Emakume Batzordeak, gaur egun Udal Berdintasun Kontseiluan bihurtu delako, Udalbatza Osoak 2007ko apirilaren 4ko bilkuran onartutakoaren arabera.

Ondarroako Udala Berdinsarea - Berdintasunaren aldeko eta Emakumeen kontrako Biolentziaren aurkako Euskadiko Udalen Sarearen partaidea da hau martxan jarri zenetik. Berdinsarea Eudel eta Emakundek bultzatutako ekimena da eta bere helburua administrazio lokalek kudeatutako berdintasunaren aldeko eta emakumeen aurkako biolentziaren gaineko zerbitzu eta programak bultzatu, indartu, koordinatu eta ebaluatzea da. Aldi berean, Berdintasun Saila Bizkaiko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolako kidea da, Berdintasunaren aldeko borrokan gizonen inplikazioa bilatzeko Udal Berdintasun Arloak Ondarroako Gizon Taldea eratzeko bideak ireki ditu. eta herriko ikastetxeekin hezkidetza lantzeko proiektua martxan dago 2008. urtetik.

Kontaktua

Helbidea:
Musika Plaza z/g
Telefonoa: 94 683 36 70

E-maila: rbaltar@ondarroa.eus

  • Facebook berdintasuna
  • Etxelila