Berdintasuna

 

MATRIKULA EGITEKO informazioa

Hiru hilabeteko ikastaro bakoitzaren prezioa: 5-10€. Oinarrizko errenta jasotzen dutenek eta 20 urtetik beherako andra gazteek, ostera, %50eko deskontua izango dute.

Plaza-kopurua: talde bakoitzeko, gutxienez, 7 lagun. Ikastaro bakoitzeko lagun-kopurua bete ahala itxi egingo da matrikulazioa; bestela, ikastaroa hasi arte egin daiteke matrikula.

Izena emateko: matrikula-fitxa bete eta ordainketa egin behar da. Goizetan, Udal Diru-Bilketa bulegoan (Kantoipe 3an) egiteko aukera egongo da, eta arratsaldeetan, Etxelilan (Artibai 3, 2. pisua). Matrikula ez da onartuko matrikula-fitxa bete eta ikastaroa ordaindu arte. Eta behin matrikula eginda, baja emanez gero, ez da dirurik itzuliko.

Emakumeentzako Jabekuntza eskolako ikastaroak ETXELILAn egingo dira. Bertara hurbildu matrikula egiteko eta informazio gehiago jasotzeko.

ZERBITZU BERRIA

Ikasturte honetan HAURTZAINDEGI ZERBITZUA erabiltzeko aukera eskainiko da ikastaro guztietarako. Horretarako ezinbestekoa da izen emate orrian adieraztea edota astebete aurretik jakinaraztea. Zerbitzu hori TXIRRIMORRASKI taldearekin kudeatuko da.

Programa Ikusi 2014-2015 (PDF 860 KB)

Izen-emate orria deskargatu (Doc 982KB)