Berdintasuna

 

Emakumeen aurkako indarkeria emakumeen eta gizonen arteko desorekaren adierazpen larriena da. Indarkeria honen sorburua, jendartean ematen den emakume eta gizonen arteko botere harremana da.

Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko, ezinbestekoa da bi eremutan lan egitea: indarkeriaren biktimei arreta emanez, eta  prebentzioan eta sentsibilizazioan lan eginez.

Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko 2004 eta 2005 urteetan “Ondarroako Udalerrian tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzako erantzun asistentzialaren diagnostikoa” egin zen eta horren ondorioz, “Emakumeen kontrako indarkeriarekin amaitzeko ekintza plana” landu zen, zerbitzuen arteko koordinazioa hobetzeko protokoloa ere garai hartan zehaztu zelarik.: “Ondarroan sexu erasoak eta tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeei laguntzeko erakunde arteko koordinaziorako Udal Protokoloa. 2010. urtean II. Protokoloa landu da.