Berdintasuna

 

Emakumeentzako Jabekuntza Eskola 2003. urtean Bizkaian sortu zen proiektua da. Bertan parte hartzen duten udalerrietako emakumeen parte hartze politiko eta soziala sustatzeko helburuarekin sortu zen. Proiektu honetan Basauri, Ermua, Getxo eta Ondarroako udalak sarean lan egiten dute, honek, ezagupenen elkartrukatzea errazteaz gain, eraginkortasuna handitu, baliabideen aprobetxamendua hobetu eta proiektuari egonkortasuna eskaintzen baitio. Proiektuaren balorazioa oso baikorra dela azpimarratu behar da, herriko 100 emakume baino gehiagok parte hartu dutelarik bertan eskainitako ikastaro eta ekintzetan.

Helburuak:

Proiektu hau, asmo handiko bi helburu nagusitan oinarritzen da: emakumeek duten ezberdintasun egoeraz jabetzea eta beraien parte-hartzea sustatzea.

Bigarren mailako helburuak:

  • Herrian emakumeentzako formazio, topaketa eta eztabaidarako erreferentziazko gune bat sortu, beraien banakako eta taldeko jabekuntza prozesuak erraztuz.
  • Formazio eta sentsibilizazioaren bitartez herriko eremu ezberdinetan berdintasunaren alde arituko diren emakumeen presentzia bultzatu.
  • Herriko emakumeei politika publiko feministen inguruko formazioa eskaini, beraien parte hartzearekin aldaketa soziala errazteko.
  • Informazioaren sistematizazioaren bitartez, prozesua ebaluatzeko eta errealitatera egokitzeko neurriak diseinatu, praktika egokiak hedatzeko.

Beste kultura batzuetako emakumeekin elkartasun sareak sortu.

Lan Ardatzak: